INTXUR AUZO ELKARTEA

URKIZU BERPIZTEN

balerditik

26.2.10

Emakumeen Nazioarteko egunean... IRTEERA!!

Aurten ere Tolosako Landa Auzoetako Emakumeak antolatu dira !! Nazioarteko Emakumearen eguna dela eta beraien ekintzak antolatu dituzte.Urtero legez, egun honetan Landa Auzo ezberdinetatik elkartzen dira eta egun pasa bikaina antolatzen dute.

Martxoak 6 rako honako programa prestatu dute; Benta Haundin elkartu eta Autobusean joango dira Urretxuko AIKUR erle museora, bertan erlezaintza eta honen inguruko sekretutxoak entzuteko aukera izango dute ordu terdiko bixita gidatu baten bitartez, ondoren inguruko jatetxe batean bazkalduko dute.

Irteerara animatu nahi duen orok, deialdia irekita dago, Martxoak 1 bitarte; honetarako jarri harremanetan, 652 709 680.

5.2.10

Ibilbideak auzoetan.

Tolosako auzoak banan banan ezagutzeko aukera paregabea dugu PR ibilbideekin.

Gaur, Aldaba auzotik barrena doan ibilbide zoragarri hau idazten dizuet.Intxur eko kastrotik igarotzen dena, burdin-arotik hainbat historio eta bizipen lekuko izan dena.

PR-Gi 74 "Intxurren inguruan" (Tolosa-Aldaba) 11.3km

Ibilbide hau Aldabako pilotalekuan hasten da. Elizaren atzealdetik pinudia igotzen den pista zabal batera helduko gara. Bide nagusiari jarraitzen badiogu, Pagadi baserriaren aurrera iritsiko gara eta hor, eskuineko bidea hartuko dugu. Igotzen jarraituz, GR-21ekin elkjartuko gara. Bidegurutze honetan ezkerrera hartuko dugu eta, Madariagako gainetik jarraituz, Albizturretik igotzen den errepidera aterako gara. Errepideak Labarrekietako antenetara eramango gaitu eta, amaitzen den gune horretan, ezkerretik hartu eta mendi gainetik Intxurreko aztarnategira iritsiko gara. Aztarnategitik, eskuineko pinuditik, Mandramuñoko bordara jaitsi eta gero, ezkerretik mendia inguratzen joango gara. Errepide batera iristean, ezkerrera hartu eta Lopetedi baserrira joango gara. Ibilbidearen azkeneko zatia errepidetik doa Aldabaraino.

Distantzia: 11,365 km.
Iraupena: 3 ordu
Altuera: 387 m.
Zailtasuna: ertaina



iturria; Natura, Ibilialdiak Tolosaldean. Tolosaldea Tour.