Bedaio, Tolosaldeko eskualdean kokatzen den landa eremuko auzoa da. Tolosako hiribilduari dagokion auzoa da baina ez du mugarik udalerriko lurrekin, irla galdu baten antzera aurkitzen da Balerdi mendiaren magalean. Egun 87 biztanle ditu eta 12,1 km² ko azalera, Tolosako biztanleriaren %0,5 bizi da auzoan eta lurrez udalerriaren herena da. Eskualde guztiak bezala klima atlantiarra eta orografia malkartsua du. Auzo gunea 400 metroko garaieran aurkitzen den arren, Artubigaña tontorra Bedaioko lurretan kokatzen da eta 1256 metroko garaiera du. Inpernu erreka eta inguruko errekastoak Bedaio errekan batzen dira eta honek ondoren Amezketara isurtzen ditu bere urak, azkenik Orian barna joateko.
Urte asko daramatzate bertako auzotarrak ekimen ezberdinak antolatzen eta auzoa bizirik mantentzen. Bixita ezazu beraien web orrialdea!!!!
www.bedaio.com
No hay comentarios.:
Publicar un comentario