
Tolosako udaletxeko Berdintasun departamentutik bultzatu den ekimen honengatik bildu ginen Ikus-Entzunekoan parte hartu genuen emakume guztiak Bedaion, horrela aukera izan genuen egin den lana ikusteko lehendaziko aldiz. Egun hau zergaitik??? Urriak 15, Landa inguruneko Emakumeen Nazioarteko Eguna zelako. Egia esan eta egun hauek ez zaizkit asko gustatzen... baina beharrezkoak dira.
Ordu erdi inguruko iraupena du, ez da oso luzea baina bai errealitatearen islada bete betean. Bertan 15 emakumek artu genuen parte eta ingurune bakarra izan arren denok konpartitzen duguna, landa ingurunea, bizipen oso desberdinak ikus daitezke bertan.
Batzuk landa ingurunean bizi direnak eta kanpora joan direnak lanera, batez ere gazteak behin ikasketak egin unibertsitatean eta lehen sektoretik ez zutelako etorkizunik ikusten. Beste batzuk, gune urbanoago batetik landa ingurunera joan direnak bizitzera, kaleko kea eta zaratatik ihes, beste bizimodu baten bila eta apostu handiak egin dituztenak bizitzan zehar gaur egun lehen sektoretik bizitzeko. Besteak bertan jaiotakoak eta bertan baserrritik bizi direnak, sinisten dutelako posible dela baserria eta landa ingurunearen bizi irautea kemenez lan egin ezkero.
Halere bai sentitu edota atzeman zela, benetan landa inguruneko emakumeen eta kaleko emakumeen arteko desberdinatsun handirik ez dela gaur egun. Garai batean.... bai seguru baietz! eta gaur egun ere oraindik hainbat gauza aldatzeko daude baserri inguruetan baina baita kalean ere!!
