INTXUR AUZO ELKARTEA

URKIZU BERPIZTEN

balerditik

23.7.10

SEDABELARRAK


Atzo, urkizuko erabilera anitzeko gunean Tolosako Denboraren Bankuko kideak izan ziren urkizuko auzotarrekin Sendabelarren inguruko ezagutzak konpartitzeko. Guztira 15 lagun bildu ziren bertan. Eguaraldiak ez zuen lagundu, beraz sendabelarrak identifikatu eta hauen inguruko propietateen inguruan hitz egiten aritu ziren. Hurrengo ostiralerako zita egina dago dagoeneko, arratsaldeko 17:30 etan ukenduak prestatzeko, eguraldia lagun izanez gero sendabelar gehiago ezgutzeko aukera paregabea izango da! animatu zaitezte!!

7.7.10

URKIZUKO GUNEAREN INAUGURAZIOA

San Pedrotako Festak aprobetxatu ziren Urkizuko Erabilera Anitzeko gunearen inaugurazioa egiteko. Bertan Udaletxeko zinegotzi, alkate eta auzotarrak parte-hartu zuten giro eder eta ali batean.

Erabileraren inguruko hitzarmenak ere sinatu ziren, horrela auzotarren esku geratzen da gunearen kudeaketa egitea eta gunea dinamizatzea.

18.6.10

Bedaioko IV. Mendi eta Bizikleta Martxa


Igande honetan da, ospatuko da , IV. mendi martxa Bedaion.
Aurtengoan eskaintza berezia dago gainera,Mendi martxa eta BTT aparte, duatloia egiteko aukera izango da. Tolosako mendi garaienena 1256. izango da kota altuena eta gutxi gora behera mendi martxa neurtua, 6-8 ordukoa izango da.

Izen ematea egunean bertan egin badaiteke ere komeni da aurretik egitea, Internetez; mendimartxa@bedaio.com

24.5.10

KULTURAZ BLAI BEDAION


Pasa den asteburuan Bedaion Aste buru kulturala izan dute. Bertan hainbat ekintza antolatu dituzte.

Ostegunean Harri jaia ospatu zuten. Meza, hamaiketakoa Artubi elkartean, bazkaria bertsolari eta trikitilariak alaiturik izan ziren.

Aste bukaeran bestalde, kultur asteburua ospatu zuten, Aranzadiko idazkaria, Juantxo Agirre-Mauleon izan zen Aralar eta Bedaioz hitz egiten, Kutxa sozialaren bitartez, musika taillerra ere izan zuten beste hainbat ekintzen artean.

14.5.10

Gizarte Zerbitzuen inguruko azterketa





Berpiztuko Diagnostikoan Identifikatu genuen Gizarte Zebitzuek eskaintzen zituzten prestazioen informazioa ez zela landa auzoetaraino iristen, distantzia fisikoak handiak direlako edota beste hainbat arrazoirengatik. Horregatik, hitzaldi edota beste formularen baten bitartez informazio hau bertaraino iristeko bidea egin behar genuela sentitu zen. Horrela, lan hau egiteko aukera zegoela ikusirik, Bedaio, Urkizu, Auzotxikia, eta Aldaba auzoetako batzordeetan proposatu genuen, eta denen onespena jaso zen. Era berean, Aldabatxiki auzoa ere lan honetan sartzeko proposatu zenean egokia iruditu zitzaigun eta Kristinaren lana martxan jarri zen.

Lan hau hastearekin batera, Solidaridad Intergeneracional (Adinduen eta beren familiakoen irabazi asmorik gabeko elkartea ) gurekin harremanetan jarri zen. Hauek, dependentzia legeari buruzko informazio eta hitzaldiak ematen ari ziren Gipuzkoako landa inguruneko udalerrietan eta Tolosako kasuan landa auzoetan ere hitzaldiak emateko proposamena egin ziguten.

Horrela, dependentzia legeari buruzko informazioa hitzaldiaren bitartez era orokor batean eskaini ahal izan da Bedaio, Aldaba eta Urkizu auzoetan; eta, bestetik, egindako lanarekin lortu da 60 urtez gorakoak bizi diren etxe edo baserri guztietara prestazioen informazioa iristea eta, hainbat kasutan, bideratzea. Kontutan izan behar dugu, 60 urtez gorako kolektiboak landa eremuan pisu handia duela, %30 a inngurukoa hain zuzen ere.


5.5.10

DOUGLAS IZEIA

Aldabako auzoan, albizturreko mugatik oso gertu kokatzen dira Izei hauek. 1920. ko hamarkadan Gurmensio Azurmendik landatu zituen bera izan zen aintzindaria EAE n espezia hau landatzen. Inguruan ikaragarrizkoak diren izeak daude, baina batek batez ere atentzioa deitzen du. 55 metro inguru omen ditu eta 2 pertsonen artean enborra besarkatzea justu justu iristen da... pentsa!!!

20.4.10

AURREZ AURRE

Urkizuko Emakumeak Aranburu Jauregira joan ziren Apirileko lehen astean Aurrez Aurre Erakusketa bixitatzera. Estilo ezberdinetako emakume artisten erakusleku izan da hilabete guztian zehar, baina honetaz gainera, nor berak ere bere artelana erakusteko espazioa ere izan da!


Bertan, Joseberen azalpenekin hiru orduz teknika, formatu eta esanhai anitzeko artelanak kontenplatu eta sentitzeko aukera paregabea izan zen!!


14.4.10

ELURZULOA

Elurra biltzeko eraikitzen zituzten hauek. Monteskueko lurretan kokatzen da eta dagoeneko 300 edo 400 urte izango ditu . Elurrez bete ondoren, zanpatu egiten zuten, izotz bihur zedin. Ondoren, izotza herrira jasiten zuten zaldi edo idiek tiratako gurdietan.

Oraindela gutxi basoa atera dute inguru hartatik eta ez dago oso txukun, landaketa berriak ere egin dituzte, baina sare modukoa txukun dago elurzuloa babesteko eta arriskutsua ez dadin izan.

Nola iritsi bertara?
Bertara joateko, Malaka baserrira iritsi eta eskubitara dagoen bidexkatik jarritu, segituan urkizuko bidea dago, baina hemen eskubietara hartu eta jarraitu aurrera, basoan sartu. Basoan bidetxoa bat azalduko da eskubietara joateko hau jarraitu eta 15 bat minututan elurzulora iritsi daiteke.

26.2.10

Emakumeen Nazioarteko egunean... IRTEERA!!

Aurten ere Tolosako Landa Auzoetako Emakumeak antolatu dira !! Nazioarteko Emakumearen eguna dela eta beraien ekintzak antolatu dituzte.Urtero legez, egun honetan Landa Auzo ezberdinetatik elkartzen dira eta egun pasa bikaina antolatzen dute.

Martxoak 6 rako honako programa prestatu dute; Benta Haundin elkartu eta Autobusean joango dira Urretxuko AIKUR erle museora, bertan erlezaintza eta honen inguruko sekretutxoak entzuteko aukera izango dute ordu terdiko bixita gidatu baten bitartez, ondoren inguruko jatetxe batean bazkalduko dute.

Irteerara animatu nahi duen orok, deialdia irekita dago, Martxoak 1 bitarte; honetarako jarri harremanetan, 652 709 680.

5.2.10

Ibilbideak auzoetan.

Tolosako auzoak banan banan ezagutzeko aukera paregabea dugu PR ibilbideekin.

Gaur, Aldaba auzotik barrena doan ibilbide zoragarri hau idazten dizuet.Intxur eko kastrotik igarotzen dena, burdin-arotik hainbat historio eta bizipen lekuko izan dena.

PR-Gi 74 "Intxurren inguruan" (Tolosa-Aldaba) 11.3km

Ibilbide hau Aldabako pilotalekuan hasten da. Elizaren atzealdetik pinudia igotzen den pista zabal batera helduko gara. Bide nagusiari jarraitzen badiogu, Pagadi baserriaren aurrera iritsiko gara eta hor, eskuineko bidea hartuko dugu. Igotzen jarraituz, GR-21ekin elkjartuko gara. Bidegurutze honetan ezkerrera hartuko dugu eta, Madariagako gainetik jarraituz, Albizturretik igotzen den errepidera aterako gara. Errepideak Labarrekietako antenetara eramango gaitu eta, amaitzen den gune horretan, ezkerretik hartu eta mendi gainetik Intxurreko aztarnategira iritsiko gara. Aztarnategitik, eskuineko pinuditik, Mandramuñoko bordara jaitsi eta gero, ezkerretik mendia inguratzen joango gara. Errepide batera iristean, ezkerrera hartu eta Lopetedi baserrira joango gara. Ibilbidearen azkeneko zatia errepidetik doa Aldabaraino.

Distantzia: 11,365 km.
Iraupena: 3 ordu
Altuera: 387 m.
Zailtasuna: ertaina



iturria; Natura, Ibilialdiak Tolosaldean. Tolosaldea Tour.

20.1.10

Tolosako landa auzoetako Emakumeen diagnostikoa


Tolosako udaletxeko Berdintasun departamentutik bultzatu den ekimen honengatik bildu ginen Ikus-Entzunekoan parte hartu genuen emakume guztiak Bedaion, horrela aukera izan genuen egin den lana ikusteko lehendaziko aldiz. Egun hau zergaitik??? Urriak 15, Landa inguruneko Emakumeen Nazioarteko Eguna zelako. Egia esan eta egun hauek ez zaizkit asko gustatzen... baina beharrezkoak dira.
Ordu erdi inguruko iraupena du, ez da oso luzea baina bai errealitatearen islada bete betean. Bertan 15 emakumek artu genuen parte eta ingurune bakarra izan arren denok konpartitzen duguna, landa ingurunea, bizipen oso desberdinak ikus daitezke bertan.
Batzuk landa ingurunean bizi direnak eta kanpora joan direnak lanera, batez ere gazteak behin ikasketak egin unibertsitatean eta lehen sektoretik ez zutelako etorkizunik ikusten. Beste batzuk, gune urbanoago batetik landa ingurunera joan direnak bizitzera, kaleko kea eta zaratatik ihes, beste bizimodu baten bila eta apostu handiak egin dituztenak bizitzan zehar gaur egun lehen sektoretik bizitzeko. Besteak bertan jaiotakoak eta bertan baserrritik bizi direnak, sinisten dutelako posible dela baserria eta landa ingurunearen bizi irautea kemenez lan egin ezkero.
Halere bai sentitu edota atzeman zela, benetan landa inguruneko emakumeen eta kaleko emakumeen arteko desberdinatsun handirik ez dela gaur egun. Garai batean.... bai seguru baietz! eta gaur egun ere oraindik hainbat gauza aldatzeko daude baserri inguruetan baina baita kalean ere!!

Monteskue

Tolosako erdi gunetik bi pausutara geratzen den baserri gunea da Monteskue. Berpiztu egitasmoa martxan jarri genuen pasa den urtean, orain diagnostikoa auzotarrei aurkezteko eguna iritsi da. Beraien ekarpenk jasotzen dituen ekintza plan proposamena ere azalduko zaie. Horrela denok lan ildo bera jarraituz lehentasuna duten gaietan lanean hasi dezakegu.

19.1.10

Aldaba


Aldaba, Tolosako landa eremuko auzo bat da, herri gunetik ia urrutiren dagoena, ailegatzeko NI zaharra hartuko dugu eta 7 km tara Alegi eta Ikaztegieta artean desbiderapen (GI-3712) bat dago, 5 kilometrotako igoera burutu ondoren Aldaba auzoko kaxkora iritsiko gara.

Beraz, Alegiaren ondoan kokatzen da, 350 metroko altuerara aurkitzen da auzo kaxkoa, Iruntxur mendiaren magalean. Mendiaren puntu garaienak 745 metro ditu eta bertan Burdin Aroko herrixka legez defini genitzakeen gotortutako lekuak izan ziren. Izenaren bilakaera ere nabaria izan da, formarik zaharrena Yrunchur da, 1598 an azaltzen da idatzita, Iruntxur > Intxur > Intxurre. Kontuak kontu, egia da oso zabaldu dela Intxurre izena.
Aldaban, aipagarriak dira bere paisaiak eta lasaitasuna. Parez pare, Aralarko mendikatea du, Txindoki mendiaren tontorra nagusi delarik.

Urkizu

Et inkarnatus orkestrak urkizuko pagadi eder honetan azken urteetan eskaintzen duen kontzertua, tolosar askorentzat erritual bihurtzen ari da.Udako solstizioan egiten da hau, eta aurten bertako auzotarrentzat ereberezia izan da, musikarien konplize bihurtu direlako hain zuzen ere.
Paraje ezinobea, pagoen babesean, basoaren erdian musika doinu epelez jantzirik...


Bedaio




Bedaio, Tolosaldeko eskualdean kokatzen den landa eremuko auzoa da. Tolosako hiribilduari dagokion auzoa da baina ez du mugarik udalerriko lurrekin, irla galdu baten antzera aurkitzen da Balerdi mendiaren magalean. Egun 87 biztanle ditu eta 12,1 km² ko azalera, Tolosako biztanleriaren %0,5 bizi da auzoan eta lurrez udalerriaren herena da. Eskualde guztiak bezala klima atlantiarra eta orografia malkartsua du. Auzo gunea 400 metroko garaieran aurkitzen den arren, Artubigaña tontorra Bedaioko lurretan kokatzen da eta 1256 metroko garaiera du. Inpernu erreka eta inguruko errekastoak Bedaio errekan batzen dira eta honek ondoren Amezketara isurtzen ditu bere urak, azkenik Orian barna joateko.
Urte asko daramatzate bertako auzotarrak ekimen ezberdinak antolatzen eta auzoa bizirik mantentzen. Bixita ezazu beraien web orrialdea!!!!

www.bedaio.com

18.1.10

Tolosako Landa Auzoak

Azkeneko urteetan Tolosako Landa auzoak berpizten ari dela esan dezakegu. Bertakoak ahaztuta egon direla diote, baina hau aldatzeko momentua iritsi dela jakin badakigu.
Auzo bakoitzak bere ezaugarriak ditu, ezin dira elkarren arteko konparaketan egin, bakoitzak geografikoki duen kokapenarengatik, historiarengatik eta baita bertako pertsonengatik bereziak dira. Bakoitza bere erara.
Tolosako Landa auzoak honakoak lirateke;


Aldaba
Aldabatxikia
Auzotxikia
Bedaio
Monteskue
San Esteban
San Blas
Santa Luzia
Usabal
Urkizu